Sosola baserrian gari biltze auzolanean

WhatsApp Image 2019-07-15 at 22.22.53Beste urte batez, aurreko zapatuan Uztailak 13an, Sosola baserrian elkartu ginen hogei bat lagun, garibilketan auzolanean aritzeko. Garaiz elkartu ginen, izan ere, arratsalde sargoriak ekaitz mehatxua zuen.
Soroan garia hebaki, azauak egin eta bertan jo genuen, katean haur eta
heldu.
WhatsApp Image 2019-07-15 at 22.22.58Lanak amaituta, labe beroa prest zegoen zapore orotariko pizzak egiteko eta jan edan goxoan asetu ginen etxe aurreko artapean.


Ondoren, luxuzko musikariek girotu zuten ilunabarra, Elgoibarko Andoni
Urbieta txistularia, Andere eta Eneritz trikitilariak, Manuel Rodriguez gaita
jolea eta Kiku, bere gitarratxoarekin.

Soka dantzan elkartu ginen, Antonio biriñao gogoan “ederto ibili gara
sosolan garitzan, berriz elkar gaitezen datorren urtian…”

Eskerrik asko denoi!

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina